2010-11-30
ETXE SORGINDUTA
Ezinnuen sonetsi ikusten ari nintzena. Etxe hartako lehio batetik makina bat liburu irten ari ziren. Sorginkeria ote? Beste trikimailu bat liburu gehiago saltzeko? Etxeko jabea burutik eginda zegoela?... Jakinminaren jakinminez, hurbildu nintzen. Etxetxora iristean, goiko pisuraino igo nintzen. Goian nengoela ikusi nuen ez zegoela ez makinarik ez jaberik. Fantasmak ote etxe horretan? Hori jakin nahi nuen. Bapatean oihu bat entzun nuen laguntza eskatuz. Nire alboan zegoen armairutik zetorren. Armairua ireki eta barruan emakume bat zegoen armairuan pegaturik, arropa zikinen artean. Emakumea askatu eta gero zer gertatu zitzaion galdetu nion, eta hauxe esan zidan:
-Liburu mordo hori ikustean lehiotik ateratzen ea zer gertatzen zen hurbildu nintzen, baina igo nintzenean gizon txiki, berde eta maltzur bat zegoen. Ni hartu eta azalpenik eman gabe, armairuan sartu eta pegatu egin ninduen. Hilabete bat daramat emen.
Emakumeak dena kontatu eta gero lurrean eseri ginen eta bat-batean berak esaten zuen gizontxoa logelara sartu, palanka batetik tira egin eta zulo beltz batera bidali gintuen. Geroztik hemen gaude eta bi seme-alaba izan ditugu, Timpo eta Lupa. Pozik gaude, ginera gizontxoak egunero janari piska bat ekartzen digulako
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario