2010-06-03

ATERPEA

Maiatzaren 25 eta 26an Olakueta aterpetxera joan ginen (Berriz, Bizkaia) ondo pasatzeko asmoz eta euskaraz kalean ere egiteko.
Oso ondo pasa genuen eta hau da nire iritzia monitorei eta aterpeari buruz...
Janariatik hasiko naiz:
Beste aterpe batzuekin konparaturik Olakueta aterpetxeko janaria askoz goxoagoa eta hobea zen, eta oso ondo jan genuen
Gero, logelak:
Nahiko txikiak ziren eta burukoak faltan bota genituen. Baina azkenean, jendea burukoarekin edo burukorik gabe lo gelditu zen.
Ondoren, monitoreak:
Super-hiper-mega jatorrak ziren eta hango sukaldariak nire izena ikasi zuen, eta nire belarritako galdua aurkitu zidan. Puri deitzen zen.
Azkenik,  han egin genituen jolasak eta txokoak: zoragarriak izan ziren!

Orokorrean oso ondo egon ginen. Aupa Berriz! 

No hay comentarios:

Publicar un comentario