Bazen behin gazte bat, Karla izenekoa. Karlari asko gustatzen zitzaion mendira joatea, paseotxo luzeak ematea, eta bereziki bere piknik poltsarekin joan eta bera bakarrik han egotea orduak eta orduak. Baina bazegoen leku bat, bera igandero joaten zena -“los pajaros del sur” deitzen zena-. Txikitatik hara eramaten zuten gurasoek igande arratsaldetan. Igande batean, beti bezala, Karla betiko lekura joan zen eta belarretan eserita zegoela, norbait atzean zegoela sentitu zuen, baina ez. Ordu bateko paseotxo bat ematea pentsatu zuen eta hala egin zuen. Gauzak hartu eta paseatzera joan zen hango bide luze batetik. Ibilaldiaren bukaeran labirinto bat zegoen, eta berriro ere gauza bera sentitu zuen, baina ez zegoen inor, ezta euli bat ere. Betidanik gustatu izan zitzaion labirintoan sartzea eta hor barruan jolastea. Sartu baino lehen, zerbaitek edo norbaitek sorbalda ukitu zion. Buelta eman eta gizon handi bat ikusi zuen atzean. Karla beldurtu eta labirintoaren barruan sartu zen. Gizonak jarraiu zion. Azkenean gizonak Karla harrapatu zuen. Gizonak hau esan zion Karlari: -Sal inmediatamente de aquí, este laberinto está encantado y podrían secuestrarte. Karlak gaztelaniaz ez zekienez, ez zion batere ulertu. Gizonak behin eta berriro errepikatu zion mezu bera. Azkenean Karla konturatu zen zer esan nahi zuen gizonak eta etxera joan zen. Hala ere, hurrengo igandean berriro ere labirintora abiatu zen. Gizon bera agertu zen eta berriro ere gauza bera gertatu zen. Karla beldur zen, baina jakinmina handia zeukan eta igandero hara joaten zen. Azkenean, Karla gizonari hau esatera ausartu zen: -Begira, ez dut uste leku hau arriskutsua denik. Gizonak zerbait ulertu zion eta honela erantzun zion: -Ya, pero desde que han venido los Naranjari … -Nortzuk dira horiek?
-Son una tribu que ha venido hace unas semanas. Yo soy el protector del bosque y ya sé que vienes aquí desde que eras pequeñita. Yo te veía. -Ulertzen dizut, bada joango gara haiekin hitzegitera. -Está bien, vamos. Bidea hartu eta Naranjariengana abiatu ziren. Iritsi zirenean, oso gaiztoak zirudien naranjariak, baina, azkenean, beraiekin tratu bat egin zuten. Karla eta basozaina jendea labirintoan ez sartzeko arduratuko ziren eta naranjariek Karlaren eta gizonaren bisita izango zuten astero. Eta, horrela, Karla igandero igotzen zen Txarlirekin (Txarli zen gizona) eta Naranjariengana joaten ziren eguna pasatzera.
osoooooooooooooooooooo ondo alba oso luzea da eta polita.
ResponderEliminarsegui orrela
maider