2010-05-12

Jesusen istoriotxoak

Nire irakasleak Jesus du izena eta poeta edo zerbait antzekoa da. Batzuetan gelan aspertuta ikusten gaituenean, bere aitak kontatzen zizkion istorioak kontatzen dizkigu. Hau da, hain zuzen ere horietako bat. Irakurri ea gustatzen zaizuen.



Duela urte asko Jesus Koltaingizeneko herri txiki batean bizi izan zen.
Jesus oso pozik bizi zen eta,
herriko ume bakarra zenez, zahartxo guztiek nahi zuena ematen zioten.Jesus egunero lakura jaisten zen. Eta egun batean lakura jaistera zihoanean, herriko zaharrenak eskutik hartu eta hau esan zion Jesusi:
-Mutiko, kontuz ibili eta ez sartu inoiz ez lakuan, ez ondoan dagoen kobazuloan, bestela arriskuan jarriko duzu bizitza.
Jesus, beldurturik, ez zen berriro lakura joan. Hala ere, Jesusek bazekien gizon zahar hori beti sartzen zela uretan eta ez zaiola ezer gertatu. Jesus pentsatzen hasi zen, orduak ematen zituen bere logelan, baina alferrik, ez zuen arrazoirik aurkitzen, ez zuen ulertze. Orduan, egun batean, nazkaturik zegoenez, kobazuloan sartzea erabaki zuen. Janaria hartu eta lakura abiatu zen, kobazulo hartan zer zegoen ikustera. Lakura iritsi, hamaiketakoa jan eta poliki-poliki kobazuloan sartu zen. Eta, hura sorpresa hura,  beste aldean lamiak, ipotxak …. zeuden. Eta orduan konturatu zen herriko zaharrena han zegoela, janaria ematen eta izaki miresgarri horiei laguntzen. 
Jesus adinekoarenga hurbildu zen eta hauxe esan zion:
-Begira, sekretua hau gordeko dut, baina zuri laguntzen uzten badidazu. Zaharrak baietz esan zion eta, geroztik, noizbehinka, Jesus jaisten zen zaharrari laguntzera.

Eta horrela bukatu da istorioa, denak pozik. Baina Jesusek sekretua kontatu digu eta emandako hitza ez du bete. Zer gertatuko zaio?

2 comentarios:

  1. oso oso polita veri verigoot
    segi orrela!!!!!!!!!

    ResponderEliminar
  2. OSOS POLITA SEGUI ORRELA OSO LUZEAK DIRA ETA ASO GUSTATZEN ZAIZKIT

    MAIDER

    ResponderEliminar